lunes, 12 de marzo de 2007

BASILIKAKO KANPAIEN BERBETEA

Web powered by: Urpekofabrika eta Josuntzueta

**1/
........Kanpaiak eben berbete argia
-----gaztetan jakun ezagun,
-----erradiorik ez telebistarik
-----emen ez geunkan guk iñun.
**2/
........Kanpa Nagusiak eberdian
-----dangada astun sendoak,
-----iru eta iru entzunda
-----etxeruntxa etxekoak.
**3/
........Gurma gogoraldietan, edo
-----su andirik iñun bazan,
-----luzarokoan ekin ete ekin
-----Nagosi orrek dangadan.
**4/
........Gexeren bati elizakoak
-----etxera eroatean
-----bosnako soilla iru jotaldiz
-----gero txilina eskuan.
**5/
........Illarra betiro da lazgarri
-----urrunean norbait il da,
-----ez ilnikua, ez atabutik
-----ez doa ez, illerira.
**6/
........Kreduak meza nagusikoa
-----bat, bat, bat jota agertu,
-----etxean dagoanak errezuz
-----sinismena guztiz gertu.
**7/
........Albako kanpai itzartzaillea,
-----aremaitekoan be bai,
-----iru binakoz oleaziño
-----une larria agerkai.
**8/
........Jaiotean ez dogu kanparik,
-----azken-kanpaiak danok gei:
-----zazpi danga.......gizonezkoa
-----emakumea bada, sei.
**9/
........Kampa Nagusia ta Kredua
-----ziran illeta-soinua,
-----ta Aingerua be irugarrentzat
-----euki ezkero dirua.
**10/
........Ezkilloi biak, etorte-deia
-----meza nagosi aurretik,
-----arratsaldean errosarioa
-----unerako da ereti.
**11/
........Eta Salbe esturazkoa be
-----kantauko dala iragarri,
-----premiña latzez, arren bai arren
-----Antiguako Amari.
**12/
........Aingeruak ba izen polita
-----baña bakarrean ezta,
-----aingerutxu bat joan danean
-----ames galduko illeta.
**13/
........Egun-amaian azken danpadak
-----arimeak dira izaten,
-----zapatuetan albakoan be
-----txintxina dogu entzuten.
**14/
........Urteak ba dau Aste Gurena,
-----Kristoren eriotzaldia,
-----bariku Santuz trikimakia
-----motel, motz, legor ta geldi.
**15/
........Kanpai guztiak diranean....
-----orkestarik ederrena,
-----jai-antza dakar, poztasuna ta
-----behar dan itxaropena.
**16/
........Mesatarako txillina eta
-----Kofradiako kanpaia
-----ixildu diralako nik ba dot
-----utsunearen ez baia.......................... Eusebio Erkiaga.

** Campanas